XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. HINDUISMOA, ASPALDIKO ERLIJIO HORI

Munduko erlijioei buruzko edozein azterketatan, Indiak trataera berezia merezi du.

Bera da, Gallup-ek oraintsu burututako inkesta baten arabera, erlijioa beren bizitzan oso garrantzitsua dela uste duten jendetzarik handiena duen herria; ez dago munduan horrelako portzentaia duen beste herririk. (Estatu Batuak datoz hurrengo).

Indiak dituen 850 milioi inguru biztanletik 680 milioi biztanlegoaren % 80 baino gehiago hinduak dira.

Historialariak bat datoz aitortzean, testigantza idatziak utzi zituzten lehen zibilizazioek ia batera egin zutela gora Mesopotamian eta Indoren haranean, Indiako iparraldean. Baina Sumerian praktikaturiko erlijio mistikoren baten testigantzarik ez baitugu, bai, ordea, Indo eskualdekoak, munduan ezagutzen diren esperientzia mistiko zaharrenak Indiakoak dira.

Munduko erlijio nagusiei buruz, Indiako tradizio erlijiosoaren ezaugarri bereizgarrietan bat bere neurrigabetasuna, hartzen duen denboraldi mugagabea eta oraindik ere hindutzat har daitezkeen filosofia eta sineskeren bilduma eskerga.

Budismo, kristautasun eta islamismoaren alderantziz, hinduismoa ez da errotzen Buda, Jesus edo Mahoma bezalako pertsonaia karismatiko bakar baten bizitza eta erakutsietan.

Indiako historia baita India modernoa ere maisu, jakintsu, filosofo eta molde guztietako erreformatzaile leinargi bertutetsuz gainezka dago, baina ezin izendatu pertsonaiarik bat nahiz gehiago kendu eta ezabatuz Indiako erlijioa ezagutezina bilakatuko litzatekeenik.

Egitez, barietatea da Indiako erlijioaren elementu berezirik nabarmenena.

Bakoitzak asma adina ikuspegi eta jarrera izpiritual desberdin ametitzen ditu hinduismoak salbamenaren edo, egokiago, askapenaren aurrean.

Munduko tradizio erlijioso zaharrena da; neolitikoan errotzen ditu bere sustraiak eta bere adarrak ezinsinesteko eran hazi dira sofistikazio eta hedaduran gaurdaino.

Baina bere aniztasun eskerga gora-behera, bere erako tradizio erlijioso bakarra da hinduismoa.

Hasteko, sortu eta gaurko egoeraraino garatu zen lurraldeari beste edozein tradizio erlijioso baino lotuago agertzen zaigu, Txinako taoismoaren salbuespenarekin.

Indiako biztanlegoaren gehiengorik handiena Indian bizi da, beste 20 edo 30 milioi % 5 doi-doi Ipar Amerikan, Asiako Hegoaldean, Balin, Fiji irletan, Afrikako ekialdean eta hegoaldean, Pertsiar Golkoan, Kuala Lumpur, Singapur, Hong Kong, Nepal eta Sri Lankan.

Indiar eta India hitzak berak ere Sindu (gaurko Indo) ibaiaren izen sanskritotik datoz, pertsiarrek ahoskatzen zuten erara.

Indiarrek berak, berriz, sanatana dharma (egia edo betiko erlijioa) sanskritoko hitzez aipatzen dute beren erlijioa; ondorioz, gizaki sortzaile batengandik baino lotuago sentitzen dira zuzenean jainko berarengandik, eta saiatzen dira Veden antzinako tradizio sanskrito Visnu, Siva eta Saktiren gurtza sektarioa eta Vedanta deituriko sistema filosofikoaren konplexutasun intelektualarekin konektatzen.

(Sanskritoa, Indiako hizkuntza sakratu eta klasikoa, Europako hizkuntzarik gehienak bezala, hizkuntza indoeuropar multzo beretik dator, baina ama hizkuntzaren elementu gehiago gordeta).

Indiako geografia bera ere sakratutzat hartzen da, eta tirtha deituriko ehundaka leku, zuhaitz eta hilobi dituzte sakratu eta erromes leku.

Esaten denez, Ganges, Indiako ibai sakratuak, bere uretan garbitzen den nornahiren bekatuak garbitzen ditu, baita aurreragoko bizitzetan pilatutako bekatuak ere.

Hinduismoaren jainko eta sekta ugariek, lekuan lekuko beren ehundaka jainko eta praktika esoteriko fisiko eta izpiritual ugariek, mendabaldekoei eman diezaiekete hinduismoa nahasi, politeista eta panteista ere baden susmoa.

Gehi diezaiogun horri Indian bertan ere gurtza indioaren eskualdean eskualdeko izaera folklorikoa Indian sakratutzat baitituzte ez soilik zenbait herri, ibai eta zuhaitz, baita behi, suge, arratoi eta saiak ere eta ondorioak ilun egin dezake mendabaldekoaren, bere ustez erlijioak izan behar lukeenaren proprietate zentzua.

Dena den, hinduismoaren barreneko printzipioak aski dira praktikatua den lekuetan kohesio eta koherentzia emateko.